Mostrando entradas con la etiqueta Web aplikazioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Web aplikazioa. Mostrar todas las entradas

2006/12/13

Goi Irakaskuntzako Europear Eremua

Ez da erraza adieraztea hitz gutxitan zertan datzan eraiki nahi den Goi Irakaskuntzarako Europar Eremua. Gure inguruan gai korapilatsua bihurtzen ari den arren, garrantsitzua iruditez zaigu oinarrizko informazioa ikasleei eskaintzea.

Web 2.0 aplikazio zoragarri batean, slideshare izenekoa, eskegi egin dut trasnparentzi sorta txiki bat. Ea atsegin zaizue.

Oso toki gomendagarria duzue hau zuen transparentziak publikatzeko eta konpartitzeko. Power Point_arekin zein Open Office_ko Impress aplikazioarekin egindako transparentziak eskegi daitezke.

Beste edozein Web 2.0 aplikazioetan bezala, tags edo etiketak ere erabili daitezke gure lana erraz konpartitzeko. Hauxe da folksonomiaren indarra

2006/10/25

Web aplikazioak

Ohituta gaude programak eta aplikazioak gure ordenagailutik erabiltzen. Baina ez da hau erabiltzeko modu bakarra. Programak eta aplikazioak Internetaren nabigatzaile baten bitartez ere erabili daitezke.

Orrialde jakin batera joan ezkero, zuzenean erabili daitezke programa hoiek, gure ordenagailura jeitsi gabe. Modu honetan edonon egonda erabiltzeko aukera daukagu. "Web aplikazioak" izenarekin ezagutzen ditugu aplikazio hauek.

Zer moetatako Web aplikazioak ditugun?. Denetatik. Textuak idazteko eta editatzeko, irudiak gordetzeko, kalkulo orrialdeak egiteko, posta bidaltzeko eta jasotzeko, eta beste mila. Weblog honetan hauetariko batzuk ikusiko ditugu.

Web aplikazioen beste abantaila bi aipatu nahi ditugu:
1.- Ez da behar ordenagailu superpotentea. Are gehiago, badaude aditu askok pentsatzen dutela gure ordenagailu pertsonalak gero eta tontoagoak izango direla. Web aplikazioak etorkizuneko aplikazioak direlako, eta gure aparatoan tekladua, monitore eta memoria xume bat edukitzearekin nahikoa izango litzatekela.

2.- Bigarren abantaila are garrantzitsuagoa da. Oso erraz onartzen du lan taldea, elkarrekin lan egitea. Ez da beharrezkoa elkarrekin fisikoki egotea, munduko edozein ordenagailuarekin (konexioa baldi badu) elkarrekin lan egin dezakegu