Orrialde jakin batera joan ezkero, zuzenean erabili daitezke programa hoiek, gure ordenagailura jeitsi gabe. Modu honetan edonon egonda erabiltzeko aukera daukagu. "Web aplikazioak" izenarekin ezagutzen ditugu aplikazio hauek.
Zer moetatako Web aplikazioak ditugun?. Denetatik. Textuak idazteko eta editatzeko, irudiak gordetzeko, kalkulo orrialdeak egiteko, posta bidaltzeko eta jasotzeko, eta beste mila. Weblog honetan hauetariko batzuk ikusiko ditugu.
Web aplikazioen beste abantaila bi aipatu nahi ditugu:
1.- Ez da behar ordenagailu superpotentea. Are gehiago, badaude aditu askok pentsatzen dutela gure ordenagailu pertsonalak gero eta tontoagoak izango direla. Web aplikazioak etorkizuneko aplikazioak direlako, eta gure aparatoan tekladua, monitore eta memoria xume bat edukitzearekin nahikoa izango litzatekela.
2.- Bigarren abantaila are garrantzitsuagoa da. Oso erraz onartzen du lan taldea, elkarrekin lan egitea. Ez da beharrezkoa elkarrekin fisikoki egotea, munduko edozein ordenagailuarekin (konexioa baldi badu) elkarrekin lan egin dezakegu
4 comentarios:
KAIXO, IRAKASLE.
JAKIN NAHIKO NUKE ZELAN EGIN BEHAR DEN IRUDI EDO LOTURAREN GAINETIK KURSOREA PASATZERAKOAN AGERTZEA LAUKIZUZENAREN AZALPEN TXIKIA.
ESKERRIK ASKO.
BERRIRO!
ORAIN DA JAKITEKO, EA BLINKLIST-EN ARGITARATZEN DITUGUN TESTUAK BLOGEAN BALEUDEN BEZALA KONTUAN HARTUKO DITUZU NOTARAKO (ESAN NAHI DUT ARGITARATU BAHAR DITUGUN 12 ARTIKULU HORIEN BARRUAN)
GABON.
Kaixo lagun. Saiatuko naiz zure galdera biei erantzuten.
Irudi baten gainetik pasatzerakoan nahiko bagenu azalpen txiki bat ikustea honoko hau egin behar dugu.
Behin argazkia idazten ari garen artikuluan egon eta geo, "html editorean", arretaz aztertu nolako kode zatia idatzi duen Bloggerek argazki hori agertarazteko.
Bilatu alt="" agindua eta, komatxoen artean, nahi duzun testua (laburra) idatzi.
Hori testu hori izango da agertuko dena kursorea gainetik pasatzerakoan.
Bigarren galdera zailagoa da. Blink Listen ez dugu testuak argitaratzen. Bertan, zure ustez garrantzitsuak diren helbideak markatzen dituzu, komunitatearen eskuetan jartzen bide batez.
Blog bat egiteak, bestaldetik, ez du esan nahi 12 post edo artikulu soilik egon behar direnik. Ez dago konfunditu beharrik minimoak eta helburuak. Lana zuentzako da eta zuen izenean dago. Baina galdera zuzenari ezeztz erantzun behar diot. Lan osagarria litzateke.
Kaixo Carlos, konturatu naiz nire blog berrian post guztiak kronologikoki ordenatuta daudela, eta ez alderantziz. Aldaketak egin nituenean ez nintzen konturatu horretaz.
Agur,
Ana Espel
Publicar un comentario