2006/10/16

Konpetentziak

Lortu beharreko konpetentziak
Behin ikasturtean zehar zer nolako ikaslanak egingo ditugun jakin eta gero, lortu behar den konpetentzi multzoa adieraziko dugu. Konpetentzi hauetaz baliatuko gara ebaluaketa egiteko:

    1. Blogger erabiltzen trebea izatea. Norberak aukeratzen duen gai jakin bati buruz blogak sortzeko, bere hizkuntzan jartzeko eta norberaren gustuan egokitzeko gaitasuna.

    2. Edukien lizentzietan gaitasuna. Blogaren edukietarako lizentzia moeta baten inplementazioa. Material didaktikoa sortu aukeratutako edukiaren lizentziarekin (Copyleft, Creative Commons, Copyright). Blogaren egileak,ikasturtean zehar, 12 artikulu edo post idatzi beharko ditu gutxienik

    3. Mozilla Firefox nabigatzailearen erabiltzeko trebetasuna. Goi mailako aukerak inplementatzen jakin.

    4. Lehenengo artikulua edo post idaztea bere bitakoran zein izango den blogaren gaia, asmoak eta helburuak adierazten.

    5. Bigarren artikuluan, egilearen perfilaz edo CV_az idatziko du. Adierazi beharko du bere helbide elektronikoa eta ipini beharko du bere argazkia.

    6. Eskumako zutabean linkak sortzeko eta aldatzeko gaitasuna.

    7. Artikuluetan edo postetan aipatzen diren edozein autorearekin zein kontzeptu, toki edo erreferentziarekin hiperloturak egon beharko dira.

    8. Etiketen edo teg_en erabilpena artikuluetan.

    9. Toki edo dokumentu interesanteak sortzeko, kudeatzeko eta konpartitzeko aplikazioak inplementatu eta erabili (folksonomía).

    10. Tag lainoa ipintzea nor bere bitakoran.

    11. Programan adierazten diren aplikazio informatikoak, bai komunikaziorako bai edukia sortzeko, Inplementatzea eta erabiltzea

    12. Skype edo Gizmodo erabiltzea konferentzia multimediarako.

    13. Podcasts sortzeko programa jakin batzu erabiltzea(Odeo edo beste batzuk).

    14. Elkar komentarioak edo eta trackbackak egitea.

No hay comentarios: