Oraingo honetan, aipaturiko ikasbitakoraz gain, CLMS klasiko bat ere erabiliko dugu: Moodle plataforma hain zuzen ere. Dakizuen bezala, Kampus Birtualean aurkitzen da sarrera. Bertan, behin sartuz gero, Moodle-erako sarrera aukeratu eta, identifikatu ostean, zuen txokoa agertuko da..
Beraz, oraingo honetan, eta Moodle plataforma erabili ahal izateko EHU-k emandako e-mail helbidea erabiliko beharko duzue.
Bigarrena: ECHEBARRIA ALDECOA, GURUTZE - LEKANDA PEREZ, OIHANA Kronograman adierazi dudan bezala, kurtso erdian, bi ikastalde hauek elkar aldatuko dute ordutegia.
Hona hemen Atzerritar Hizkuntzako ikasleentzako egokitu dudan programa. Bertan, programarekin batera, ikasleek lortu beharko dituzten gaitasunak ere azaltzen dira. Lan praktikoen berri azaltzen da, balorazio erizpideak eta bibliografia eta webgrafia.