Lortu beharreko gaitasunak edo konpetentziak
Post honetan, ikasleek lortu behar dituzten konpetentzi multzoa adieraziko dugu.
Konpetentzi hauetaz baliatuko gara ebaluaketa egiteko:
1. Blogger erabiltzen trebea izatea. Norberak aukeratzen duen gai jakin bati buruz blogak sortzeko, bere hizkuntzan jartzeko eta norberaren gustuan egokitzeko gaitasuna.
2. Edukien lizentzietan gaitasuna. Blogaren edukietarako lizentzia moeta baten inplementazioa. Material didaktikoa sortu aukeratutako edukiaren lizentziarekin (Copyleft, Creative Commons, Copyright). Blogaren egileak,ikasturtean zehar, 12 artikulu edo post idatzi beharko ditu gutxienik
3. Mozilla Firefox nabigatzailearen erabiltzeko trebetasuna. Goi mailako aukerak inplementatzen jakin.
4. Etiketen edo teg_en erabilpena artikuluetan.
5. Toki edo dokumentu interesanteak sortzeko, kudeatzeko eta konpartitzeko aplikazioak inplementatu eta erabili (folksonomía).
6. Tag lainoa ipintzea nor bere bitakoran.
7. Programan adierazten diren aplikazio informatikoak, bai komunikaziorako bai edukia sortzeko, Inplementatzea eta erabiltzea
8. Skype edo Gizmodo erabiltzea konferentzia multimediarako.
9. Podcasts sortzeko programa jakin batzu erabiltzea(Odeo edo beste batzuk).
10. Elkar komentarioak edo eta trackbackak egitea.
Hace 10 años