2006/12/19

Urtarrilean, bi egunetako lana

Kaixo lagunok.
Beste artikuluan idatzi nuen bezala, urtarrilaren 12an klasea izango dugu, goizeko 8etatik 11ak arte, ohizko informatika gelan.
Hilaren 19an ere, klsea izango dugu ordu eta toki berean. Horrela aukera izango dugu lanak amaitzen joateko.

osteguneko klasea urtarrilaren 12an

Lehen hezkuntzako ikasleentzako oharra.
Hurrengo ostegunean, hilaren 21ean, ez dugu klaserik izango.
Aipaturiko saioa, hurrengo ostegunean, urtarrilaren 12an errekuperatuko dugu.
Bitartean, Eguberri On opa dizuet guztioi.

2006/12/13

Goi Irakaskuntzako Europear Eremua

Ez da erraza adieraztea hitz gutxitan zertan datzan eraiki nahi den Goi Irakaskuntzarako Europar Eremua. Gure inguruan gai korapilatsua bihurtzen ari den arren, garrantsitzua iruditez zaigu oinarrizko informazioa ikasleei eskaintzea.

Web 2.0 aplikazio zoragarri batean, slideshare izenekoa, eskegi egin dut trasnparentzi sorta txiki bat. Ea atsegin zaizue.

Oso toki gomendagarria duzue hau zuen transparentziak publikatzeko eta konpartitzeko. Power Point_arekin zein Open Office_ko Impress aplikazioarekin egindako transparentziak eskegi daitezke.

Beste edozein Web 2.0 aplikazioetan bezala, tags edo etiketak ere erabili daitezke gure lana erraz konpartitzeko. Hauxe da folksonomiaren indarra

2006/12/05

Planifikazio adibideak

CAPeko ikasleentzako.
Lotura honetan uzten dizuet Begoña Bilbao irakasleak prestatu duen aurkezpena planifikazio adibide batzuk aurkezten. Pdf formatoan dago.